h1

NAKBA EGUNA JUDIMENDIN: PALESTINA ASKATU!

Maiatza 17, 2009

Aintzinean komunitate juduaren auzoa izandako auzo honetan, Judimendin, ostiral honetan, maiatzaren 15ean 61. urteurrena betetzen zuen Al-Nakbaren eguna ospatu zen, Israel estatua sortu eta milaka palestinar euren etxeetatik eta euren herria denetik ihes egin behar izan zuten eguna, alegia.

PICT0009

Goizetik hasi ginen bildutako hamarnaka gazteek Israelgo estatuarekiko boikota eta Palestinarekiko elkartasuna zabaltzen. Izan ere, aipatu dugun auzoaren iragan judutarra oriotzen duen monumentuan (Yael Artsi artista israeldarrak egina eta gaztetxetik 30 metro eskasetara aurkitzen duguna), ‘Palestina Askatu!’ zioen pankarta bat kokatu zuten, boikota  juduen aurka ez dela, baizik eta Israelgo interes ekonomiko, sozial, politiko, erlijioso eta kultural guztien aurkako ekimena dela argi utziz.

PICT0013

Eguerdian, janari palestinarra ezagutzeko aukera eman zigun bazkari herrikoia antolatu genuen, boikoteatutako monumentuaren parean, eta eguraldi ezin hobearekin.

PICT0012

Behin sabela beteta geneukala, parkera hurbildu eta Askapenako kide baten eskutik, Nakbaren historia eta Israeli Boikot! ekimenari buruzko hitzaldi oso interesgarria entzun ahal izan genuen, hurrengo egunean Palestinarekiko elkartasuneko manifestazio nazionalerako bidea ireki ziguna.

PICT0024

Hitzaldiaren ostean, dantza arabiarreko talde baten eskutik, ekitaldi oso ikusgarria ikusteko aukera izan genuen gaztetxearen ondoan, gero eta jende gehiago hurbiltzen zen bitartean. Azkenik, Judimendiko egitaraua amaitu eta astero Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan burutzen den euskal preso politikoen aldeko kontzentraziora kalejira egin genuen, Palestinarekiko elkartasuna herri zapaldu batetik sortzen den oihua dela argi utziz.

PICT0027

Gauean, Gasteizko Gaztetxean bertako Gazte Asanbladak eta Judimendiko Gazte Asanbladak antolatutako jaialdia ospatu zen, 20.30etatik aurrera. Expolio hardcore taldearen eskutik, kontzertua lehenengo eta berbena geroago izan genituen; azken honetan, publikoko jendea eszenatokira igo eta abestiak aukeratu eta abesteko aukera izan zuen. Kontzertuaren ostean, gaupasa goizeko 8.00ak arte luzatu zen.

PICT0028

Modu honetan, argi geratu da Judimendiko Gaztetxea, soilik 13 egun lehenago okupatutako Gaztetxea loratzen hasia dela, eta aldarrikapenak hedatuz eta kultura askea sortuz auzoa berpiztu duela.

Gomendioa: GATAZKAREN HISTORIA (dokumentala)

One comment

  1. [...] Yael Artsi artista israeldarraren eskultura bati eginiko pintaketak +Euskal Herriko mobilizazioak:1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8 / 9 / 10 / 11 / 12 / 13 / 14 / 15/ 16 / [...]



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.