Archive for Ekaina, 2009

h1

DESALOJOAREN BALORAZIOA ETA AURRERA BEGIRAKO PLANTEAMENDUA

Ekaina 18, 2009

PICT0002

Atzo burututako prentsaurreko masibo baten bitartez, Judimendiko Gazte Asanbladako gazteok, pasa den astean auzoko gaztetxearen desalojoaren inguruko hausnarketa eskaini dugu. Alde batetik, hilabete iraun duen okupazioaren eta horrekin amaitu duen desalojoaren balorazioa egin dugu, Ertzaintzaren jarrera oldarkorra eta bultzatutako kriminalizazioa salatuz.

Bestalde, martxan jarri den prozesu judiziala gelditzea eta kargu guztiak bertan behera uztea exijitzeko atxikimendu eta mobilizazio kanpaina hasiko dugu egun hauetan, gaztetxe berri baten beharra aldarrikatzeaz aparte.

Azkenik, desalojoarekin blokeatzen saiatu diren Judimendiko Gazte Jaiak (auzoko jaietako gazte planteamendua) ospatzen jarraituko direla aldarrikatu dute, eta horien aurkezpena egin dugu.GazteJaiak'09

AGIRI OSOA IRAKURRI (euskaraz)

/

BIDEOA IKUSI (gaztelaniaz)

Read the rest of this entry ?

h1

BIHAR PRENTSAURREKO MASIBOA

Ekaina 16, 2009

LEKUA: Judimendi Etorbideko 44.zkia, desalojatutako Gaztetxearen ondoan

.

DATA: ekainaren 17a, asteazkena

.

ORDUA: goizeko 10.00etan


PARTE HARTU!!

Judimendiko Gazte Asanbladaren izenean, pasa den asteko ostegunean (11n) auzoko Gaztetxeko desalojoaren harira, eta horrek -Ertzaintzak bota omen zuen tiro bat dela-eta, errealitatean gertatu ez zena- sortutako oihartzun mediatikoaren harira, bihar, ekainaren 17an, antolatu dugun prentsaurrekorako deialdia luzatzen dizuegu. Jorratuko diren gaiak honako hauek dira:

1) Okupazioaren eta hilabete honetako ibilbidearen balorazioa. Baita desalojoari eta bertan agertu ziren irregulartasunei buruz ere; azkenik, Ertzaintzak bultzatutako eta komunikabideek (batzuen aurkako neurri legalak hartzea pentsatu dugu) aurrera eramandako faltsukeri eta kriminalizazio-kanpaina bortitzari buruz hitz egingo da.

2) Martxan jarriko dugun mobilizazio eta atxikimendu kanpaina: hainbat gazteren aurka ireki den prozesuaren paralizazioa, leporatutako kargu guztien bertan behera uztea eta Judimendiko gazteentzako espazio aske eta autogestionatu baten beharra exijitzeko.

3) Judimendiko Jaietako planteamendua (ekainaren 19tik 23ra, hau da, asteburu honetan). Jai-planteamendu bat zegoen Gaztetxerako, baina desalojoaren ondorioz blokeatu digute; horren aurrean zer?

h1

DESALOJOAREN OIHARTZUNA

Ekaina 13, 2009

Gaztetxearen desalojoaren inguruan, hainbat erreakzio sortu dira gizartearen sektore ezberdinetan. Besteak beste:

· Gasteizko auzokide baten eskutitza “Diario Noticias de Álava” egunkarian

· FORO POLICÍAn adierazitako hainbat astakeri: berria eta manipulazioa

· GARAn atzoko manifestazioaren albistea

KRIMINALIZAZIOARI STOP!

h1

OSTEGUNEKO KAZEROLADA DISOLBATU ZUEN ERTZAINTZAK

Ekaina 12, 2009

PICT0003Atzo arratsaldean, Judimendiko Gaztetxearen desalojoa salatzeko deitu zen mobilizazioa bertan behera uztera behartu gintuen Ertzaintzak. Desalojoaren egunean bertan mobilizaziorako autorizazioa lortzeko ezintasuna ikusita, Judimendiko gazteok modu herrikoian burutzea erabaki genuen, pankartarik gabe, errepideetatik pasatu gabe eta zarata egiteko eta lasaitasuna apurtzeko kazerolak erabiliz.

Hala ere, kazerolada hasi bezain pronto (arratsaldeko 18.20 inguru), egunean zehar erabilitako estrategia errepresibo eta kriminalizatzailea modu desproportzionatuan erabiltzea erabaki zuen Ertzaintzak: Errekatxiki kalea militarki okupatu zuten  (trafikoa bera ere minutu luze batzuetan zehar geldiaraziz) ertzain antidisturbioetaz betetako fula bat, 4 patrol,…

PICT0004

EMAITZA, berriz ere, guztiz desproportzionatua: 4 gazte identifikatu zituzten (hatzamarrez hautatuta), eta “baimenik gabeko manifestazioan” (pankartarik gabe eta espaloitik joan arren) parte hartzea leporatu zieten, “honen berri izango duzue” adierazi zutelarik. Gainera, egon zitekeen edozein “desorden publikorik” egotekotan, gazte horiek arduratuko zirela iragarri zuten. Hala ere, azkenean, modu azkarrean Polvorín-eko parketik amaitzea erabaki genuen, eguneko gertaeren berri eman zuen hitzordu batekin amaituz.

ERASOEI ERANTZUN: ekainaren 12an, arratsaldeko 19.00etan Leizaola Plazatik manifestazioa.

PICT0007

ASKI DA! ERREPRESIOA EZ DA BIDEA!

UTZI BAKEAN JUDIMENDIKO GAZTERIA!

DESALOJOEN GAINETIK, GAZTETXEA AURRERA!

h1

Judimendiko Gazte Asanbladaren Prentsa Oharra

Ekaina 12, 2009

ERTZAINTZAK BULTZATUTAKO ETA ZENBAIT KOMUNIKABIDEEK MODU IRRIGARRIAN BEREGANATUTAKO KRIMINALIZAZIOA SALATU NAHI DUGU

Ez da tirorik egon eta Ertzaintza ez du bere burua inguraturik ikusi. Dena kriminalizazio-estrategia hutsa da: alarma soziala sortzeko, Judimendiko Gaztetxearen existentzia deskontestualizatzeko eta auzoko dozenaka gaztek jarritako itxaropena akatzeko saiakera.

Hilabete baino gehiagoko denboran –gaztetxea okupaturik iraun duen denbora-, dozenaka gazteon lan gogorrari esker okupazioaren inguruko hamaika aurreiritzi gainditzea lortu genuenean, kriminalizazioaren mamua bueltatu da, Ertzaintzak lokala desalojatu duen egunean bertan, gezurren eta komunikabideen kolaborazionismo arriskutsuaren bitartez.

Auzoan dauden 214 exte hutsetariko bati erabilera ematen hasi zitzaion egunetik, maiatzaren 2tik, alegia, Judimendiko Gaztetxean, auzoari eta etxeari, azken hau hutsik egon den 20 urte baino gehiagotan zehar, izan ez duten bizitza eta kolorea eman dizkien ehundaka jarduera burutu dira: tailerrak, kontzertuak, zinema herrikoia, hitzaldiak, jardunaldiak, musika eta dantza erakustaldiak,…

Azken hilabete honetan, behin ere gaztetxearen existentziaren ezta bertan Judimendiko hamaika gaztek (modu desinteresatuan eta auzoko gazteriak bizimodu eta aisialdi libre eta autogestionatua garatzeko espazio bat izan dezan helburu bakarrarekin) jarritako itxaropenen berririk eman ez duten bitartean, gaur ez dute euren webguneak (eta seguruenik biharko egunkariak) betetzeko dudarik izan, merkantzia bat balitz bezala manipulatutako informazioarekin izan bada ere.

Informazio hori, Ertzaintzaren prentsa-gabinetetik zuzenean lortuta eta inolako egiaztapenik gabe argitaratuta (El País, El Mundo, El Correo, Deia, EiTB –azken hauek, zuzenean, “Gasteizko Gaztetxea desalojatu dute”-la adierazi dute-…), lotsagabeko profesionaltasun falta izan da, errespetu falta bat izateaz aparte. Ertzaintzak eta “Herrizaingo Sailak” sustatutako kriminalizazioaren zerbitzura dago; bi hauek, gaur goizean Judimendiko Gaztetxearen inguruan egindako ridikuloa onartzeko intentziorik ez baitu: hamarnaka identifikatu, lau inputatu, mehatxuak, erasoak, kolpeak, atxiloketa bat, bi atxiloketa-saiakera,… eta sesioarekin amaitzeko, bi karga polizial.

Guzti hau, emanaldia ikusi duten hamaika auzokideen begirada harrituaren pean. Inork ez zuen ezer ulertzen eta askok galdetzen zuten: “Baina zergatik kaleratzen zaituzte, hain polita uzten ari zineten-eta?”, “Zertarako nahi dute 20 urte hutsik daraman hormatutako etxe bat?”… Atxiloketaren indarkeriaz larrituta ertzainengana hurbildu diren emakume batzuk bortizki iraindu dituzte.

Baina komunikabideek ez dute horretaz hitz egiten (eskertzekoa da, dena den, GARAren lana, ia bat-batean albistea jasotzeko argazkilaria bidali dute-eta). Errazagoa da inork entzun ez duen tiro bat asmatzea, kide bat animatzera hurbildu diren hogeita hamar lagunek legearen agente baketsuak inguratu dituztela esatea eta nagusien zapladatxoa eta etorkizuneko igoera bermatuko duen titular sentsazionalista bat jartzea.

Seguruenik agiri honek zuen kontzientziak minberatuko dituela, beraz, ez dugu uste argitaratua edo gutxienez kontuan hartua izango denik –behintzat, bisiten rekorda gainditzen ari den http://www.kalegorrian.tk/ -n jarriko dugu-. Hala ere, eskertzeko zerbait daukagu: mila esker zuen komunikabideak gure gaztetxeari buruzko berriekin betetzeagatik; gaur, mundu guztiak, auzoan eta auzotik at, honi buruz hitz egingo du, eta  badakigu azken hilabetean, eta batez ere gaurko egunean, argi geratu dela nork lan egiten duen gazteriarentzako askatasun espazio baten alde, eta nork ridikuloa egiten duen hori egiten duena kriminalizatzen. MILA ESKER gure borrokaren nahigabeko bozgorailu izateagatik.

Aldi berean, desalojoari erantzuteko deialdia zabaltzen dugu, bihar, ekainak 12, 19.00etan Leizaola Plazatik (Olaguibel eta Los Herran kaleen elkargurutzean) aterako den manifestaldian parte hartuz.

Judimendiko Gazte Asanblada, ekainaren 11n Judimendin

+ Oihartzuna eta elkarrizketa: ARGIA aldizkarian

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.