h1

Judimendiko Gazte Asanbladaren Prentsa Oharra

Ekaina 12, 2009

ERTZAINTZAK BULTZATUTAKO ETA ZENBAIT KOMUNIKABIDEEK MODU IRRIGARRIAN BEREGANATUTAKO KRIMINALIZAZIOA SALATU NAHI DUGU

Ez da tirorik egon eta Ertzaintza ez du bere burua inguraturik ikusi. Dena kriminalizazio-estrategia hutsa da: alarma soziala sortzeko, Judimendiko Gaztetxearen existentzia deskontestualizatzeko eta auzoko dozenaka gaztek jarritako itxaropena akatzeko saiakera.

Hilabete baino gehiagoko denboran –gaztetxea okupaturik iraun duen denbora-, dozenaka gazteon lan gogorrari esker okupazioaren inguruko hamaika aurreiritzi gainditzea lortu genuenean, kriminalizazioaren mamua bueltatu da, Ertzaintzak lokala desalojatu duen egunean bertan, gezurren eta komunikabideen kolaborazionismo arriskutsuaren bitartez.

Auzoan dauden 214 exte hutsetariko bati erabilera ematen hasi zitzaion egunetik, maiatzaren 2tik, alegia, Judimendiko Gaztetxean, auzoari eta etxeari, azken hau hutsik egon den 20 urte baino gehiagotan zehar, izan ez duten bizitza eta kolorea eman dizkien ehundaka jarduera burutu dira: tailerrak, kontzertuak, zinema herrikoia, hitzaldiak, jardunaldiak, musika eta dantza erakustaldiak,…

Azken hilabete honetan, behin ere gaztetxearen existentziaren ezta bertan Judimendiko hamaika gaztek (modu desinteresatuan eta auzoko gazteriak bizimodu eta aisialdi libre eta autogestionatua garatzeko espazio bat izan dezan helburu bakarrarekin) jarritako itxaropenen berririk eman ez duten bitartean, gaur ez dute euren webguneak (eta seguruenik biharko egunkariak) betetzeko dudarik izan, merkantzia bat balitz bezala manipulatutako informazioarekin izan bada ere.

Informazio hori, Ertzaintzaren prentsa-gabinetetik zuzenean lortuta eta inolako egiaztapenik gabe argitaratuta (El País, El Mundo, El Correo, Deia, EiTB –azken hauek, zuzenean, “Gasteizko Gaztetxea desalojatu dute”-la adierazi dute-…), lotsagabeko profesionaltasun falta izan da, errespetu falta bat izateaz aparte. Ertzaintzak eta “Herrizaingo Sailak” sustatutako kriminalizazioaren zerbitzura dago; bi hauek, gaur goizean Judimendiko Gaztetxearen inguruan egindako ridikuloa onartzeko intentziorik ez baitu: hamarnaka identifikatu, lau inputatu, mehatxuak, erasoak, kolpeak, atxiloketa bat, bi atxiloketa-saiakera,… eta sesioarekin amaitzeko, bi karga polizial.

Guzti hau, emanaldia ikusi duten hamaika auzokideen begirada harrituaren pean. Inork ez zuen ezer ulertzen eta askok galdetzen zuten: “Baina zergatik kaleratzen zaituzte, hain polita uzten ari zineten-eta?”, “Zertarako nahi dute 20 urte hutsik daraman hormatutako etxe bat?”… Atxiloketaren indarkeriaz larrituta ertzainengana hurbildu diren emakume batzuk bortizki iraindu dituzte.

Baina komunikabideek ez dute horretaz hitz egiten (eskertzekoa da, dena den, GARAren lana, ia bat-batean albistea jasotzeko argazkilaria bidali dute-eta). Errazagoa da inork entzun ez duen tiro bat asmatzea, kide bat animatzera hurbildu diren hogeita hamar lagunek legearen agente baketsuak inguratu dituztela esatea eta nagusien zapladatxoa eta etorkizuneko igoera bermatuko duen titular sentsazionalista bat jartzea.

Seguruenik agiri honek zuen kontzientziak minberatuko dituela, beraz, ez dugu uste argitaratua edo gutxienez kontuan hartua izango denik –behintzat, bisiten rekorda gainditzen ari den http://www.kalegorrian.tk/ -n jarriko dugu-. Hala ere, eskertzeko zerbait daukagu: mila esker zuen komunikabideak gure gaztetxeari buruzko berriekin betetzeagatik; gaur, mundu guztiak, auzoan eta auzotik at, honi buruz hitz egingo du, eta  badakigu azken hilabetean, eta batez ere gaurko egunean, argi geratu dela nork lan egiten duen gazteriarentzako askatasun espazio baten alde, eta nork ridikuloa egiten duen hori egiten duena kriminalizatzen. MILA ESKER gure borrokaren nahigabeko bozgorailu izateagatik.

Aldi berean, desalojoari erantzuteko deialdia zabaltzen dugu, bihar, ekainak 12, 19.00etan Leizaola Plazatik (Olaguibel eta Los Herran kaleen elkargurutzean) aterako den manifestaldian parte hartuz.

Judimendiko Gazte Asanblada, ekainaren 11n Judimendin

+ Oihartzuna eta elkarrizketa: ARGIA aldizkarian

One comment

  1. [...] GORRIAN :: Judimendiko Gazte Asanblada Judimendiko Gazte Asanblada « Judimendiko Gazte Asanbladaren Prentsa Oharra OSTEGUNEKO KAZEROLADA DISOLBATU ZUEN ERTZAINTZAK June 12, 2009 Atzo arratsaldean, [...]



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.