
DESALOJOAREN BALORAZIOA ETA AURRERA BEGIRAKO PLANTEAMENDUA
Ekaina 18, 2009Atzo burututako prentsaurreko masibo baten bitartez, Judimendiko Gazte Asanbladako gazteok, pasa den astean auzoko gaztetxearen desalojoaren inguruko hausnarketa eskaini dugu. Alde batetik, hilabete iraun duen okupazioaren eta horrekin amaitu duen desalojoaren balorazioa egin dugu, Ertzaintzaren jarrera oldarkorra eta bultzatutako kriminalizazioa salatuz.
Bestalde, martxan jarri den prozesu judiziala gelditzea eta kargu guztiak bertan behera uztea exijitzeko atxikimendu eta mobilizazio kanpaina hasiko dugu egun hauetan, gaztetxe berri baten beharra aldarrikatzeaz aparte.
Azkenik, desalojoarekin blokeatzen saiatu diren Judimendiko Gazte Jaiak (auzoko jaietako gazte planteamendua) ospatzen jarraituko direla aldarrikatu dute, eta horien aurkezpena egin dugu.
AGIRI OSOA IRAKURRI (euskaraz)
/
BIDEOA IKUSI (gaztelaniaz)
Egun on:
A) OKUPAZIO ETA DESALOJOAREN BALORAZIOA
Pasaden maiatzaren 2an, Judimendiko eta Gasteizko ehundaka gaztek, hitzetatik ekintzetara pasatzea erabaki genuen Judimendi Etorbidekoko 44.zenbakiko etxeari erabilera emanez, 20 urte baino gehiago hutsik zeraman etxeari hain zuzen. Urte bat baino gehiago generaman auzoko etxebizitza hutsen arazoaren inguruko lanketa etengabean: auzoan 214 etxebizitza hutsik eta inongo erabilerarik gabe jarraitzen duten bitartean, bertako milaka gaztek auzoa utzi eta kanpora alde egin behar izaten dute aukera hobeen bila.
Egoera honek ez zuen egungo gizartean dagoen etxebizitzaren arazoa bakarrik larriagotzen, baizik eta beste hainbat alderdi jorratzen zituen. Alde batetik etxebizitza, geure eskubidea izanda sistematikoki ukatua izaten zaigu Judimendiko gazteoi, eta era berean Euskal Herri osoko gazteriari (lantzen aritu garen gaia izan da hau ere). Bestetik nabaria da Judimendiko gazteriak duen txoko libre eta autogestionatu baten falta, non garatu zitezkeen geure bizitzeko, borrokatzeko, kultura ulertzeko eta aisialdia antolatzeko erak. Arazo honen aurrean, eta instituzioen jarrera ezekorra ikusirik alternatiba bat eskaintzerako orduan (euren esanetan, gizarte legal baten erregistroaren barruan egon beharko litzateke aukera oro, eta ondoren eurek baloratuko zuten zer egin. Argi dago horrek gure pintzipio sendo asanbleario eta independentisteekin apurtzen zuen.) okupazioaren bidea hartu genuen.
Gazteok Kale Gorrian, Gazteok Gaztetxea
kanpainari grinaz ekin genion eta horren bitartez sozializazio prozesu bat hasi genuen , gazteontzako txoko libre baten aldarrikapenarekin. Propaganda eta informazioaz aparte tailer ezberdinak eta kalean bertan burututako ekintza ugari antolatu genituen, beharrezkoa genuen espazio duinaren gabezia salatuz. Kanpaina hori aurrera joan ahala , Gaztetxetzat har genitzakeen etxebizitzak lokalizatzen ibili ginen, eta azkenean, apirilaren azken egunertara, geure lokala zein izango zen erabaki genuen: Judimendi Etorbideko 44. zenbakia.
Etxera sartu bezain pronto, eta hutsik zeraman 20 urte horien lorratsak nabari zirelarik, etxea baldintza negargarritean aurkitzen zela egiaztatu ahal izan genuen. (Gainera jakin izan genuen aurretik okupatua izan zela). Sotoa drogazaleengatik okupatua izan zen , suntsituta eta zakarrez beteta zegoen, atzeko partea bezala nun orratzak aurkitu ahal izan genituen; bigarren pisua usotegi bat zen, gorotzak eta animalia hauen arraultzak ugariak ziren. Gainontzeko eraikinaren zatiak ez ziren onak ere (zuloak edonon, batez ere paretetan, apurtzear zeuden tabikeak, zikinkeria…).
Guzti horren gainetik, eta etxearen egitura oraindik sostenagarria zela egiaztatu ostean, lanari ekin genion ilusio handiz. Milaka gazte eta ez hain gazte, ume, auzokide… etxera gerturatzen ziren (askok laguntza ematen ere ausartu ziren), eskuzabaltasunez eta era desinteresatuan egiten ari ginen lana ikusteko; frogatu zuten halaber soilik aisialdi alternatiborako espazio bat lortu nahi genuela auzoko etxe huts bati bizitza emanez, zeinek hori egin ezean ez lukeen inongo erabilerarik edukiko.
Okupazioaren inguko milaka aurreiritzi deuseztatu ditugu, eta sendo erakutsi dugu nola ilusio eta borondate kolektiboz (ez partikuarrez) auzoa kolorez eta ametsez bete daitekeen , beste modu batean izan ezin duen bizitza eta erabilera hori emanez. Ukaezina da etxeak, bertan sartu ginenetik, hobera egin duela modu oso positiboan. Milaka gazteok Gaztetxe honetan jarri dugun borondate eta grina ezin da aipatzeke utzi. Gure intentzioa hasieratik espazio ireki eta plural bat eraikitzea izan da; horrexegaitik etxea bisitau nahi izan duenak edota antolatutako ekintzetan eta egindako jardueretan parte hartu nahi izan duen orok ateak zabalik eduki ditu. Gainera ume , gazte zein helduentzako ekintza asko eta asko antolatu dira hilabete eskas bateko partean: talerrak, jokuak, zinemaldi herrikoiak, dantza erakustaldiak, kontzertuak, bazkariak, txokolatadak… auzokideekin izan dugun erlazioa, salbuespenak salbuespen, ezin hobea izan da.
Baina hilabete honen 11ean, eta hasieran jabearekin hitzartutako akordioa gaindituz (egin zenean mantendu eta ondoren inolako azalpenik gabe apurtu egin dena) Ertzaintzak Gaztetxea desalojatu zuen jardunbide 2. Epaitegiaren aginduarekin, milaka gazteen ilusioak suntsituz eta biolentziaz euren jabetasun printzipioa gainjarriz: galdearazi egiten diogu orain geure buruari, ea jabetasun
hitzak, etxe tapiatua
esan nahi duen?
Okupazioa burutu eta aurrerantzeko ilusioa garatzen ari zenean errepresioa modu oso zuzenean jasan genuen. Poliziaren presentzia etengabea, paisanoz jantzitako tipoak argazkiak atertazen etxetik sartu irtenean zebilen jendeari
. Are gehiago, egun baten eta aurreabisurik gabe ertzaintza etxean sartu zen, etxean zegoen guztia erregistratuz eta bertan zeudenak identifikatuz.
Desalojoaren egunean ertzaintzak egin zuen erridikulu absolutua kriminalizazio kanpaina erraldoi baten bitartez izkutatu nahi izan zuten. Ehundaka auzokideen begirada harrituen aurrean, goizeko 8:30etan ertzaintza etxean sartu zen, indarrez, oldarkor azalduz eta bertan aurkitzen ziren lau gazteak identifikatuz. Lau hauei usurpazio
delitua leporatzen zaie, eta inputatuak izan dira. Etxetik at hiru gazte bidali zituzten, baina bestea ,adinez txikikoa zena, ertzaintzak atxiki egin zuen eta agente bati erasoa
burutzeaz egotzia izan zen. (gezur huts eta ustela); biolentziaz eta indarrez atxilotua izan zen, mehatxatua izan zen eta agenteari erasoa
eta desobedientzia
delituak inputatu ostean askatua izan zen.
Etxearen zirrikitu orotan, balantzea berdintsua izan zen: identifikazio ugari, era arbitrarioan egindako irainak auzokideei, mehatxuak, jarraipen zentzugabekoak, 2 karga polizial, atxiloketa intentzio nabariak… guzti hau auzokideen begiradaren aurrean gertatu egin zen, hauek harriturik eta era batean tristeturik ezin zuten ulertu zergatik gertatzen ari zen hura, eta esaten ziguten ea zergaitik kaleratzen gintuzten hain ondo egiten ari gienen eta
.
Hauxe da ekainaren 11ean gertatutakoaren balantzea: desalojo bortitza, etxe tapiatu bat, ehundaka identifikatu eta oraindik burutzeke dagoen apaiketa … Eta guzti hau zertatarko? ba salaketa oihu bat ixilarazteko, xede oso argia zeukana alegia: alternatiba bat eraiki egungo gizarteak eskaintzen duen filosofia berekoi eta indibidualistari aurre hartuz.
Desalojoaren egunean ertzaintzak egindako erridikulo eta neurrigabekeria ezkutatzeko, Barnealdeko Sailak (Departamento del Interior-ek) kriminalizazio kanpaina basati bat azaleratu egin zuen euren armarik onena diren komunikabide lokal eta nazionalen bidez. Gure lan, ilusio eta aldarrikapenen berri eman ez zuten komunikabide berdin horiek, ziren orain era sinesgaitzan kriminaliztazen hasi gintuztenak.
Helarazi egin zuten bertsio guztiz faltsua, dirudienez honako hau izan zen: etxe okupa
baten desalojoan ertzantza batek bere burua beharturik ikusi zuen tiro egiteko, izan ere zenbait gazteengatik inguratuta ikusi omen zen; gainera gazte bat ertzain bat erasotzeagatik atxilotua izan zen. Gure bertsioa, egiazkoa guretzako, eta iritziz librea entzuten duenarentzako honako hau da: bortizkeriz eta indarkeriz egindako dasalojo baten ostean, ertzaintzak bere irudia zuritzeko eta gurea zikintzeko beharra ikusi zuen; horretarako zer hobeto medioen bitartez, beti kolaborazionistak, gezur zikinak plazaratzea baino, gizartean eta batez ere auzoan alarma soziala piztuz, gure errebindikazioak kriminaliztauz eta eurek egindako erridikulo absolutu eta lotsagabea eskutatuz.
Ez zen tirorik egon, ez zen adin txikiko gaztearen aldetik erasorik egon eta ertzaintza ez zen inoiz inguraturik aurkitu inundik inora; egin zituzten jarraipen eta kargetan, izan genuen arma bakarra geure ahotsa eta hankak izan ziren, atxilotutako kideari geure babesa emateko eta mehatxatzen gintuzten kargetatik korrika babesteko.
B) MOBILIZAZIO ETA ATXIKIMENDU BILKETA KANPAINA:
Ertzaintzak eta komunikabideek igorritako gezurren aurrean, neurri legalak hartzeaz hausnartzen hasi gara, gertaeren benetako bertsioa eskatuz. Era berean, hurrengo egunetan, gure auzoko jaiak aprobetxatuz, mobilizazio eta atxikimendu bilketa kanpaina bat martxan jarriko dugu.
Egindako balantze errepresiboa ikaragarria izan da: hamaika identifikatu, horietatik gutxienez lau inputazio graduan, bi polizia erregistro, etengabeko presentzia poliziala, hainbat karga, atxiloketa saiakerak, irainak eta mehatxuak eta azkenik desalojo irregularra: ez da aurretik notifikaziorik egon eta ez da erregistroaren lekuko izaten utzi. Hori dena gutxi balitz, kriminalizazio kanpaina lotsagarria jarri zuten abian, horrek argi erakusten du erakundeen ahultasuna gure zuzentasun errebindikazio eta hitzen aurrean.
Berealako epaiketari eranztunez, adierazpen sinple bat egin nahi dugu: okupazioa ez da ekintza kriminala, ez da lau katuren arteko gauza; talde proiektu eta lana da, auzo baten ilusioa eta borroka soziala. Hori dela eta, epaiketa gelditzea eta karguen ezabaketa eskatzen dugu erantzun kolektibo auzotar eta borrokalari baten bidez.
Era berean, azken hilabetean egindako lana onartu eta Judimendiko gazteriarentzako leku aske baten beharra adierazten duten atxikimenduak bilduko dira. Instituzioei borondate gorena eskatzen zaie kexa hau betetzeko, hala ez bada, eskale izatetik konkistatzera pasatuko gara eta talde borroka sozialaren bidez zapalduak zaizkigun eskubideak eskuratzera ekingo diogu.
Atxikimenduak lortzeko, Judimendiko Auzo Elkartearekin batera- okupazio eta desalojo egunean babesa eman diguna- kolektibo eta elkarte sozial ezberdinekin kontaktuan jarriko gara sinadura bilketa bati ekiteko. Jaietan mahaiak jarriko ditugu sinadura horiek biltzeko eta gure web gunearen bidez ere atxikimendua emateko aukera egongo da.
C) JUDIMENDIKO JAIEN PLANTEAMENDUA:
Jakingo duzuenez, aste honetan hilaren 19tik 23ra bitartean, urtero bezala Judimendiko jai herrikoiak ospatzen dira. Jai hauek ospetsuak dira haien antolamendu eta partehartze herrikoiagatik eta jai giro ezin hobea izaten da. Gainera oso garrantzitsua den elementua dute gure jaiek: Gazte eguna, non Jai Batzordeak, gazte mugimenduari ematen dion hitza eguna antolatzeko.
Aurten, aukera ezin hobea genuen: ez soilik ekainaren 20an ospatuko den Gazte Eguna, baizik eta Gaztetxearen agerrerarekin jaietako agenda oso bat prest geneukan Gaztetxean bertan burutzeko, Judimendiko Gazte Jaiak 09
deiturikoa. Hala ere, ertzainek burututako desalojoak ez du plangintza bertan behera utziko eta ekintzak berdin berdin eramango ditugu aurrera.
Ez dute lortuko gu ixilaraztea, aurten inoiz baino gehiago gure Gazte Jaiak presente egongo dira leku guztietan. Gaztetxean burutu behar ziren ekintza guztiak Gaztetxe aurrean egingo dira, kale erdian. Ondoren Gazte Jaietako plangintza azaltzen dugu:
OSTIRALA 19
TXOSNA GUNEAN
19.00 Etxebizitza eskubidearen inguruko pariodia
19.30 Jai hasierako brindisa
21.00 Trikipoteoa auzotik
GAZTETXEAN
21.30 Herri kirol mozkorrak
22:30 Garazi kantautorea
LARUNBATA 20 – GAZTE EGUNA
GAZTETXEAN
11:30 Judimendiko Gaztetxearen okupazioaren inguruko proiekzioa
12.00 Gazte olinpiadak
14.00 Bazkari herrikoia eta bertso-hop
17.00 Elektropoteoa auzotik
19.00 Elkartzenek antolatutako etxebizitza eskubidearen aldeko kontzentraziorako kalejira
TXOSNA GUNEAN
20.00 Musika maratoia (ETC, SORTUZ, RSV, DESMADRE, ZAPLASTAKO ETA EXPOLIO)
IGANDEA 21
GAZTETXEAN
17.00 Preso politikoen inguruko hitzaldia
19.00 Judimendiko presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa
ASTELEHENA 22
GAZTETXEAN
17.00 Euskal gazte mugimenduaren inguruko bideo emanaldia eta hitzaldia
ASTEARTEA 23
GAZTETXEAN
18.00 Etxebizitza eskubidearen inguruko hitzaldia (elkartzen eta gazte asanblada)
22.30 JAIME (kantautorea)
Gazte Jaiei amaiera emateko, kanpaldi bat burutuko da desalojoaren gaitzezpenean, epaiketa etetearen eta karguak ezabatzearen alde eta Gaztetxe berri baten beharra errebindikatzeko asmoz.
DESALOJORIK EZ!
JUDIMENDIKO GAZTETXEA AURRERA!





