
NORTZUK GARA?

Gasteizko Judimendi auzoko gazteon asanblada autogestionatua gara. Kapitalismoak alienatutako gizarte ereduaren aurreko erantzun gisa ulertu daiteke gure gazte asanblada. Kale gorrian egotera kondenatu gaituztelarik, Judimendiko gazteon eskubideen aldeko mobilizazioa bultzatzen dugu, eta momentu honetan aurrera eramaten ditugun borroka ildo nagusiak hauek dira:
GAZTEOK GAZTETXEA--> GAZTETXEA LORTU DUGU!
Auzoko gazteok gure kultura, aisialdia eta auzolana modu aske eta herrikoian garatu ahal izateko, ezinbestekotzat jo dugu gazteontzako lokal autogestionatu bat lortzea. Instituzioen ukazioa eta auzoko etxe hutsen ugaritasuna ikusita, horretarako tresnarik onena okupazioa dela erabaki dugu: Judimendiko gazteon dema Gaztetxea da, GAZTEOK GAZTETXEA lortuko dugu!!
JUDIMENDIN BIZI!
Borroka eredu tradizionalak gaindituz eta zaharberrituz, etxebizitza arazoaren aurrean okupazioaren aldeko jarrera aktiboa mantendu eta honekin konbinatuko diren alternatiba gauzagarriak bultzatzeko garaia dela uste dugu. Horretarako, ALOKAIRU DUINA bultzatzen dugu: gazte askok aukera hobeen bila Judimenditik alde egiten duten bitartean, auzoan dauden 214 etxebizitza hutsak herritarren ahalmen ekonomikoaren araberako alokairuaren bidez erabili behar dira.
KULTURA ASKEA
Gaztetxea lortzeko bidean, kale gorrian gaudelarik, auzoari bizitza emateko intentzioarekin, gazteon artean aisialdi eta kultura askeak bultzatzen ditugu. Horretarako herri-zinema, ekimenak eta tailer ezberdinak antolatzen ditugu. Gainera, uztaileko San Juanekin batera ospatzen diren Judimendiko jai herrikoi ospetsuak antolatzen dituen Jai-Batzordeko kideak gara.
Gutaz gehiago jakin nahi baduzu, igandero Judimendiko Sefarad plazan 19.30etan aurkituko gaituzu!!
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!!






[...] duzue Judimendiko Gazte Asanbladak hasi berria duen proiektu komunikatiboaren ataletariko bat. Momentuz ezer gutxi aurkitu dezakezuen [...]