‘Formakuntza’ atalaren artxiboa

h1

NAKBA EGUNA JUDIMENDIN: PALESTINA ASKATU!

Maiatza 17, 2009

Aintzinean komunitate juduaren auzoa izandako auzo honetan, Judimendin, ostiral honetan, maiatzaren 15ean 61. urteurrena betetzen zuen Al-Nakbaren eguna ospatu zen, Israel estatua sortu eta milaka palestinar euren etxeetatik eta euren herria denetik ihes egin behar izan zuten eguna, alegia.

PICT0009

Goizetik hasi ginen bildutako hamarnaka gazteek Israelgo estatuarekiko boikota eta Palestinarekiko elkartasuna zabaltzen. Izan ere, aipatu dugun auzoaren iragan judutarra oriotzen duen monumentuan (Yael Artsi artista israeldarrak egina eta gaztetxetik 30 metro eskasetara aurkitzen duguna), ‘Palestina Askatu!’ zioen pankarta bat kokatu zuten, boikota  juduen aurka ez dela, baizik eta Israelgo interes ekonomiko, sozial, politiko, erlijioso eta kultural guztien aurkako ekimena dela argi utziz.

PICT0013

Eguerdian, janari palestinarra ezagutzeko aukera eman zigun bazkari herrikoia antolatu genuen, boikoteatutako monumentuaren parean, eta eguraldi ezin hobearekin.

PICT0012

Behin sabela beteta geneukala, parkera hurbildu eta Askapenako kide baten eskutik, Nakbaren historia eta Israeli Boikot! ekimenari buruzko hitzaldi oso interesgarria entzun ahal izan genuen, hurrengo egunean Palestinarekiko elkartasuneko manifestazio nazionalerako bidea ireki ziguna.

PICT0024

Hitzaldiaren ostean, dantza arabiarreko talde baten eskutik, ekitaldi oso ikusgarria ikusteko aukera izan genuen gaztetxearen ondoan, gero eta jende gehiago hurbiltzen zen bitartean. Azkenik, Judimendiko egitaraua amaitu eta astero Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan burutzen den euskal preso politikoen aldeko kontzentraziora kalejira egin genuen, Palestinarekiko elkartasuna herri zapaldu batetik sortzen den oihua dela argi utziz.

PICT0027

Gauean, Gasteizko Gaztetxean bertako Gazte Asanbladak eta Judimendiko Gazte Asanbladak antolatutako jaialdia ospatu zen, 20.30etatik aurrera. Expolio hardcore taldearen eskutik, kontzertua lehenengo eta berbena geroago izan genituen; azken honetan, publikoko jendea eszenatokira igo eta abestiak aukeratu eta abesteko aukera izan zuen. Kontzertuaren ostean, gaupasa goizeko 8.00ak arte luzatu zen.

PICT0028

Modu honetan, argi geratu da Judimendiko Gaztetxea, soilik 13 egun lehenago okupatutako Gaztetxea loratzen hasia dela, eta aldarrikapenak hedatuz eta kultura askea sortuz auzoa berpiztu duela.

Gomendioa: GATAZKAREN HISTORIA (dokumentala)

Read the rest of this entry ?

h1

BIHAR, NAKBAREN EGUNA

Maiatza 14, 2009

Bihar, Judimendiko Gazte Asanbladak, Askapenarekin batera antolatuta, Palestinarren aurkako genozidioarekin batera hasi zen exodoa, Al-Nakba, oroitzeko, Nakba Eguna antolatu dute Judimendiko Gaztetxean. Egitaraua honako hau izango da:

15.00etan BAZKARI HERRIKOIA (janari palestinarrarekin)

16.30etan NAKBA ETA PALESTINAKO GATAZKARI BURUZKO HITZALDIA (Askapenaren eskutik)

18.00etan ELKARTASUN DANTZA ARABIARRAK

19.45tan KALEJIRA EUSKAL PRESO POLITIKOEN ESKUBIDEEN ALDEKO KONTZENTRAZIORA

Gauean, JAIALDIA EGINGO DA GASTEIZKO ALDE ZAHARREKO GAZTETXEAN BERTAKO ETA JUDIMENDIKO GAZTE ASANBLADEK ANTOLATUTA.

Hurrengo egunean, 16an, arratsaldeko 16.00etan, bideoemanaldi batekin amaiera emango zaio Nakba oroitzeko ekimenari.

h1

OKUPAZIO GIDA

Apirila 7, 2009

Judimendiko gazteria auzorako gaztetxea lortzeko bidean aurrera jarraitzen duen bitartean, hainbat formakuntza eta prestakuntza saioak antolatu eta hurrengo asteetan burutuko dira. Horretarako, auzoko gazteoi Bilboko Okupazio Bulegoak prestatutako Okupazio Gida ezinbesteko materialtzat hartzeko eta gaztetxearen aldeko borrokara lotzeko deia egiten diogu.

OKUPAZIO GIDA (euskaraz)

GUÍA DE OKUPACIÓN (gaztelaniaz)

OKUPAZIOA DELITUA BADA, GORA DELINKUENTZIA!

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.