‘Judimendin Bizi’ atalaren artxiboa

h1

PREST DAGO ALOKAIRU DUINAREN WEBGUNEA

Abendua 7, 2008

kartel-comerciosUrte oso batean zehar, ‘Judimendin Bizi!’ ekimenaren bitartez gure auzoan Alokairu Duina landu ostean, lan pila bat geratzen zaigu oraindik egiteko. Judimendiko proiektuaren auzo-sozializazioak nahiko bilakaera ona izan duela esan dezakegu, auzokide guztiek honi buruz edozer entzun dutela argi dagoelako. Gure aldarrikapenak bereganatu dituen multzo soziala nahiko zabala da, gainera.

Dena den, Alokairu Duinaren aldeko borroka ez da auzo batera mugatu behar. Horregatik, ‘Judimendin Bizi!’ proiektua aurrera jarraitzen duen bitartean, gure auzoko mugetatik harago zabaldu nahi ditugu gure ekarpenak, esperientziak, proposamenak… Horretarako, Euskal Herrian Alokairu Duinaren edo etxebizitzaren arazoaren inguruan sortu daitezkeen proiektu eta ekimen ezberdinen elkargune eta berriemaile bilakatu nahi den blog-a sortu da. Bi modutan sartu zaitezkete; gainera, eskuineko menuan ‘Alokairu Duina’-ko azken berriak aurkituko dituzue:

http://alokairuduina.wordpress.com/

http://www.alokairuduina.tk/

Eskuragarri duzue ere zuen webguneetara estekatzeko .gif bannerra:

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.