‘Kultur Askea’ atalaren artxiboa

h1

MAIATZAK 30: JAIALDIA!

Maiatza 28, 2009

Iada bada ia hilabete bat maiatzaren 2an Judimendiko Gazte Asanbladak, Judimendi Etorbideko 44.zkia okupatu zuenetik. Hori ospatzeko, larunbat honetan, maiatzaren 30ean alegia, jaialdia antolatu dugu. ANIMA ZAITEZ!

kartel

h1

MAIATZAK 24: AUZOLAN EGUNA, JUDIMENDIKO GAZTETXEKO JAIALDIA

Maiatza 19, 2009

auzolan eguna

Judimendi auzoan, Etorbideko 44. zenbakian gaztetxe berria okupatu genuenetik 17 egun pasa dira iada, eta azken asteetan, auzolanaren bitartez burututako txapuzei eta modu aske eta autogestionatuaren bidez antolatutako ekimen kulturalei esker gaztetxea loratu den bitartean, auzokideen hasierako aurreiritziak gainditu eta oso jarrera baikorra zabaldu egin da. Hala ere, denborarekin zehaztuz joango den desalojo arriskuarekin batera, itogarri bihurtzen hasi den kontrol poliziala (paisanoz jantzitako kojoneroak, argazkiak, munizipalen etengabeko “bisitak”,…) salatu nahi dugu.

Hala ere, guzti horren gainetik, gazte aske bezala, gaztetxea eta auzoa aurrera eramateko konpromezua berresten dugu egunero. Horregatik, guzti hau gainditu eta lortu dugun indarra ospatzeko, Auzolan Eguna antolatu dugu Gasteizko Arabatakadaren ajearen osterako, maiatzaren 24an (igandean), egun osoan zehar auzokideen eta kolektibo ezberidinen auzolanaz luzatuko den jaialdia prestatu dugu, Judimendiko Gaztetxean bertan (eguraldi ona badago kanpoan ere egingo dira hainbat ekimen):

12.00etan ‘Okupi’ren jaitsierarekin batera pregoia eta txupinazoa burutuko dira; honen ostean, gaztetxeko hurrengo belaunaldiak ekarriko dituzten umeentzako txokoa hasiko da, Trikuharri Gazte Asanbladarekin eta Urtxintxa Taldearekin batera.

12.30etan alboka eta txalaparta erakustaldiak egongo dira. Aldi berean, ikasi nahi duenak horretarako aukera izango du tailerren bidez, astero astelehenetan eta astearteetan bezala.

13.00etan Euskal Dantza erakustaldia egongo da; aurrekoan bezala, erakustaldi soila ez da izango baizik eta edonork parte hartzeko aukera izango baitu.

15.00etan, jarduera ezberdinak aurrera doazen eta sor daitezkeen berriak hasten diren bitartean, indarrak hartzeko bazkari herrikoia egiteko atsedena hartuko dugu. Bazkarirako txartelak salgai: Gaztetxean bertan, auzoko Paddy Shorts tabernan, Arana auzoko Galtzagorri tabernan eta Alde Zaharreko Garraxin. Bazkal ostean, egun hauetan zehar saldu diren boletoen zozketa burutuko da.

15.45etan, postrea eta kopa hartzeko orduan, Bicanegra kantautorea izango dugu gurekin, arratsaldeko lehenengo ziztada emateko.

17.00etan, Gasteizko “elektrotuna” famatuenaren eskutik, elektropoteoa hasiko da auzoan zehar, gaztetxea lortu arren kalegorritarrak izaten jarraitzen garela ez ahazteko.

19.00etan, azkenik, egunari amaiera emango dioten kontzertuak hasiko dira: Boneman-en raggamuffina, Desmadre, eta RSV Crew-ko auzokideen rapa izango ditugu ikusgai. Gainera, azken kontzertua amaitzerakoan raperoen eta bertsolarien arteko borroka egongo da, bertso-hop saio ikusgarri batekin, egunari amaiera emateko.

Hurrengo egunean, auzolanarekin jarraitu eta gaztetxea aurrera eramango dugu…

h1

NAKBA EGUNA JUDIMENDIN: PALESTINA ASKATU!

Maiatza 17, 2009

Aintzinean komunitate juduaren auzoa izandako auzo honetan, Judimendin, ostiral honetan, maiatzaren 15ean 61. urteurrena betetzen zuen Al-Nakbaren eguna ospatu zen, Israel estatua sortu eta milaka palestinar euren etxeetatik eta euren herria denetik ihes egin behar izan zuten eguna, alegia.

PICT0009

Goizetik hasi ginen bildutako hamarnaka gazteek Israelgo estatuarekiko boikota eta Palestinarekiko elkartasuna zabaltzen. Izan ere, aipatu dugun auzoaren iragan judutarra oriotzen duen monumentuan (Yael Artsi artista israeldarrak egina eta gaztetxetik 30 metro eskasetara aurkitzen duguna), ‘Palestina Askatu!’ zioen pankarta bat kokatu zuten, boikota  juduen aurka ez dela, baizik eta Israelgo interes ekonomiko, sozial, politiko, erlijioso eta kultural guztien aurkako ekimena dela argi utziz.

PICT0013

Eguerdian, janari palestinarra ezagutzeko aukera eman zigun bazkari herrikoia antolatu genuen, boikoteatutako monumentuaren parean, eta eguraldi ezin hobearekin.

PICT0012

Behin sabela beteta geneukala, parkera hurbildu eta Askapenako kide baten eskutik, Nakbaren historia eta Israeli Boikot! ekimenari buruzko hitzaldi oso interesgarria entzun ahal izan genuen, hurrengo egunean Palestinarekiko elkartasuneko manifestazio nazionalerako bidea ireki ziguna.

PICT0024

Hitzaldiaren ostean, dantza arabiarreko talde baten eskutik, ekitaldi oso ikusgarria ikusteko aukera izan genuen gaztetxearen ondoan, gero eta jende gehiago hurbiltzen zen bitartean. Azkenik, Judimendiko egitaraua amaitu eta astero Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan burutzen den euskal preso politikoen aldeko kontzentraziora kalejira egin genuen, Palestinarekiko elkartasuna herri zapaldu batetik sortzen den oihua dela argi utziz.

PICT0027

Gauean, Gasteizko Gaztetxean bertako Gazte Asanbladak eta Judimendiko Gazte Asanbladak antolatutako jaialdia ospatu zen, 20.30etatik aurrera. Expolio hardcore taldearen eskutik, kontzertua lehenengo eta berbena geroago izan genituen; azken honetan, publikoko jendea eszenatokira igo eta abestiak aukeratu eta abesteko aukera izan zuen. Kontzertuaren ostean, gaupasa goizeko 8.00ak arte luzatu zen.

PICT0028

Modu honetan, argi geratu da Judimendiko Gaztetxea, soilik 13 egun lehenago okupatutako Gaztetxea loratzen hasia dela, eta aldarrikapenak hedatuz eta kultura askea sortuz auzoa berpiztu duela.

Gomendioa: GATAZKAREN HISTORIA (dokumentala)

Read the rest of this entry ?

h1

MAIATZERAKO EGITARAUA

Maiatza 13, 2009

Aste bete baino gehiago pasa Judimendiko gazteriak Judimendi ibilbideko 44. zenbakian kokatua dagoen etxeari bizia eman ziotenetik. Gutxienez mende laurden batean hutsik egon den etxea kolorez betetzen hasia da, eta nola ez, gau ta egun gogotsu lanean ari diren gazteez. Hurbildu garenok, badakigu lan handia dagoela egiteke, hortaz, eskertzekoa da konpontze lanetan diharduten dabiltzan horiek. Baina etxearen egoera oraindik erabat egokia ez bada ere, lehenengo egunetik alternatibak eskaintzen aritu dira aisialdiari begira. Musika, umeentzako jolasak, gusto guztietarako tailerrak… Aste honetan, maitzerako egitaraua aurkeztu dute eta ia hilabete erdia pasa bada ere, ekintzez josia dago.

Astelehenero bizikletak konpontzeko tailerra antolatu dute 18,00etan eta 19,00etan txalaparta tailerra egongo da.

Asteartetan, aldiz, alboka tailerra izango da 18,30etan, arbasoen garraxia musikaren formarekin ekarriko diguna.

Astezkenetan, ekimenez blai izango da gaztetxea. Hortaz 18,00 multikirola izango da etxe ondoko parkean. Laster nekatzen direnentzat, berandu ailegatu direnentzat edo kirola egiteko gogorik ez dutenentzat, informatika tailerra izango da 18,30etan. Ekimen guzti hauek posible egiten dituen antolakuntza mantentzeko, 19.30etan Gaztetxeko Asanblada egingo da, amaitzen denean asteroko Zinema Herrikoiari paso emateko. Azken hau, eguraldi ona eginez gero, kalean bertan egingo litzateke.

Ostegunetan, malabareen tailerraren txanda izango da, 18.30etatik aurrera, umeen, gazteen eta ez hain gazteen abilezia frogatuko delarik. Hori bai, maiatzaren 21ean, greba eguna izanik, harekin bat egingo dute, beraz, ez da malabarerik izango.

Maiatzaren 15ean, aldiz, Nakba eguna dela gogoan izanik, egitarau berezia prestatu dute, tartean bazkaria, dantza arabiarrak, Palestinaren inguruko hitzaldia eta kalejira izango direlarik. Gauean kontzertua izango da Alde Zaharreko Gaztetxean egunari amaiera emateko, Judimendiko Gazte Asanbladak antolatuta. Hala ere, 16an, larunbatean, Palestinari buruzko bideoemanaldia antolatu dute ere, aurreko eguneko hitzaldiari jarraipena emateko.

Maiatzaren 23an, larunbata, 3×3 saskibaloi txapelketa egingo da 17,00etan. 18,00etan jolasak antolatu dituzte umeentzat eta 21,00ak aldera kontzertua.

Maiatzaren 24 egun potentea izatea nahi dute. Izan ere, Auzolan Eguna prestatu dute. Egunean zehar bazkaria, kale animazioa, elektrotuna, kontzertua eta ate irekiak izango dira besteak beste. Aldi berean, saltzen ari diren bonolaguntzen zozketa egingo da egun horretan bertan.

Maiatzaren 29an Emeak antolatutako jaiaz gozatu ahal izango dugu eta 30ean sekulako jaialdia!

Beraz, animatu eta parte hartu!

JUDIMENDIKO GAZTETXEA AURRERA!
GORA GAZTETXEAK!

h1

KALE GORRIKO MUSIKA TAILERRA

Otsaila 12, 2009

‘Kalea Gorritzera Goaz!’ dinamikarekin jarraituz, Judimendiko Gazte Asanbladak musika tailerra antolatu zuen igande honetan, 17.00etatik aurrera. Bertaratu ziren auzoko ume eta gazteok, hainbat musika tresnekin aritzeko, ikasteko eta trebatzeko aukera izan genuen, hala nola, alboka, txalaparta, djenbé-ak, etab. Gero eta ozenago entzuten da Judimendiko gazteon oihua, oraingo honetan musikarekin lagunduta:

JUDIMENDIKO GAZTEOK GAZTETXEA!

img_5311

img_5326

img_5312

img_5328

img_5313

Eta, badakizue, igande honetan, otsailaren 15ean, arratsaldeko 17.00etan, Judimendiko Gazte Asanbladarekin batera 21eko Ihauterietako kalejiran parte hartu nahi baduzue, zatozte zuen mozorroa prestatzera; gure aukera: kalegorritarra. ANIMA ZAITEZTE!!

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.