‘Uncategorized’ atalaren artxiboa

h1

GAZTESAREA AURRERA!!!

Uztaila 29, 2009

Sistema eta Errepresioaren aurrean… Ekin dezagun batera!

Euskal Herriko gazte mugimenduak eraso larria jasan du Guardia Zibilak Gaztesarearen aurka egin duen operazio berriarekin. Gaztesarea euskal herriko gazte mugimenduaren ahotsa eta bilgunea da; sistema kapitalista patriarkalaren aurka dauden euskal gazte guztien aterkia, ahotsik gabekoen bozgoragailua; mass media handi eta manipulatzaileen aurrean errealitatea herritik eta gazte ikuspegiaz lau haizeetara zabaltzen duen komunikazio proiektua da Gaztesarea. Gure herrian aldaketa sozialerako beharrezkoa den tresna, eztabaidagune eta borroka ezberdinen topaleku da Gaztesarea.

Horregatik eta ez beste ezergatik jo dute oraingoan Gaztesarearen kontra. Guardia Zibilak erabili dituen arrazoiak aitzakiak baino ez dira. Gazte mugimenduaren proiektua izaki, estatuen eta boterearen jo puntuan dago Gaztesarea, estatuen zapalkuntza eta kapitalismoa kolokan jartzen baititu, eta honenbestean errepresioa eta indarkeria beste biderik ez zaie geratzen ur jarioa gelditzeko.

Hala ere, honek ez du etenik izango, Gaztesarea ez baita paper puska bat edo interneteko web orri hutsa. Urteetako lanaren ondorioz Gaztesarea gazte mugimenduan dagoen errealitatea da, sustraiak ongi errotuta dituen proiektua da.

Orain inoiz baino gehiago, bat egin eta sistemaren aurka borroka egiteko garaia da, bestelako Euskal Herri baten alde. Gure alternatibak eraikitzen jarraitzeko ordua da, mundu gris hau kolorez jantzi dezagun.

Era honetan Abuztuaren 8an Donostian manifestazioa egingo da gazte mugimenduaren aurkako eraso honi erantzuteko. Sistema eta Errepresioaren aurrean… Ekin dezagun batera!

Orrialde honetako sinatzaileak irakurketa horrekin bat egin eta Donostian burutuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen du.

atxikitzeko bidali:

Izena/Eragilea,herria eta ofizioa gazteahotsa@gmail.com helbidera

h1

ZUMAIAKO GAZTETXEA DESALOJATU DUTE!

Uztaila 26, 2009

Zumaiako gazte mugimenduak gaztetxe finkoa lortu arte borrokan jarraituko duela berretsi du

Gaur goizean ertzaintza Zumaiako Gaztetxean agertu eta hura desalojatzeari ekin dio. Desalojoa bitartean hainbat gazte Desalojorik ez lelodun pankartarekin kontzentratu dira eta poliziak hiru gazte identifikatu ditu. Zumaiako Gazte Asanbladak batzar informatiboa burutuko du 18.30tan eta manifestaldia antolatu du 19.30tan kofradiatik abiatuta. Info+ urola-kostakohitza.info

18.00

Zumaiako Gazte Mugimenduaren oharra:

Urtebete eskas igaro da Zumaiako gazteok gaztetxea okupatu genuenetik. Urtebete herriko erreferentzia aktibo garen gazteon ametsak lortze bidean usteltzen ari zen erkibe etxeari erabilera eman genionetik.

Erantzuna, ordea, betikoa izan da. Zakur amorratuen zaunka. Beste behin ere agerian geratu da inposaturiko sistema honen aurka hamaika modutan, arloz arlo, jendarte eredu berri baten alde mugitzen den gazteria etsaiaren jo puntuan dagoela.

Baina argi izan dezatela, desalojo, identifikazio eta oztopo guztien gainetik herriari bizia ematen jarraituko dugula.

Era berean, gaztetxe finkoa lortzeko antolatzen eta borrokatzen jarraituko dugula berresten dugu.

EMAN O HARTU, GAZTETXEA LORTU!!
Badakigu zein den bidea, ekin dezagun batera!


ZUGAk manifestazioa antolatu du gaztetxearen desalojoa salatzeko


Ertzainak gaztetxearen parean

15.30

Urola Kostako Hitza:

Goizean goiz hasi da Ertzaintza Zumaiako Gaztetxea husten. Udalak albistea jakin duenean gazte asanbladako kideekin harremanetan jarri da, eta hauek 09:30erako ertzainen aurrean jarri dira “Desalojorik ez” zioen pankartarekin. Gaztetxearen parean tentsio uneak egon dira goiz guztian zehar, eta oihu egiteagatik asanbladako kide bat identifikatu nahi izan dute. Lekukoek adierazi dutenez, pare bat ertzainek etxeruntz zihoan gazte bati jarraitu dute eta identifikatzeko eskatu, Garoa tabernaren parean. Liskarra sortu da. Azkenean, hiru gazte identifikatu ostean, alde egin dute ertzainek. Gaztetxeko sarrera guztiak adreiluz itxita gelditu dira, eta gazteek salatu dutenez, barruan gelditu da zuten ondare guztia.

18:30ean batzar infomatiboa egingo dute gazte asanbladakoek Amaia Plazan, eta 19:30ean Kofradia aurretik manifestazioa abiatuko dute. Argazki eta informazio gehiago biharko paperezko edizioan.


12.00

Ertzaintzak Zumaiako Gaztetxera desalojatu du

Urola Kostako Hitza:

Ertzaintza Zumaiako Gaztetxean sartu eta bertako gazteak eraikinetik joanarazteko agindua betetzen ari da. Goizeko 09:00ak aldera sartu dira eta une hauetan Gaztetxeko ateak adreiluz estaltzen ari dira. Kanpoan ertzainak daude eremua zaintzen. Errepidearen beste aldean, gazte talde batek pankarta bat atera du eta Gaztetxearen aldeko aldarriak egiten ari dira. Bien bitartean, uniformerik gabe hainbat ertzain bideoz grabatzen ari dira ingurua eta argazkiak ateratzen ari direnak identifikatzen. Zumaiako Gaztetxeak bere lehen urteurrena bete du duela hilabete eskas.

Zumaiako Gazte Mugimenduaren oharra:

Urtebete eskas igaro da Zumaiako gazteok gaztetxea okupatu genuenetik. Urtebete herriko erreferentzia aktibo garen gazteon ametsak lortze bidean usteltzen ari zen erkibe etxeari erabilera eman genionetik.

Erantzuna, ordea, betikoa izan da. Zakur amorratuen zaunka. Beste behin ere agerian geratu da inposaturiko sistema honen aurka hamaika modutan, arloz arlo, jendarte eredu berri baten alde mugitzen den gazteria etsaiaren jo puntuan dagoela.

Baina argi izan dezatela, desalojo, identifikazio eta oztopo guztien gainetik herriari bizia ematen jarraituko dugula.

h1

ADI EGON! DESALOJOA!

Ekaina 11, 2009

Gaur goizean, ekainak 11, Judimendiko Gaztetxearen desalojoari ekin diote.

Informazio gehiago aurrerantzean, beraz, adi egon!

GAZTETXEA AURRERA!

UTZI BAKEAN GAZTETXEA!

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.